Manos de padre y bebé

IDILIA PERTSONAK
ETA PLANETA

Idilia Foodsen pertsonen eta planetaren ongizatearekin dugu konpromisoa. Gure Idilia Personas y Planeta proiektuaren xedea jasangarritasun sozialaren eta ingurumeneko jasangarritasunaren alde lan egitea da. Batetik, pertsonen garapena eta ongizatea sustatuz, bai gure taldeko pertsonenak bai jarduten dugun inguruneetan bizi diren pertsonenak. Bestetik, ingurumenean inpakturik txikienarekin fabrikatzen eta banatzen dugu.

Gure jasangarritasun-programa bat dator NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH): zero gosea, osasuna eta ongizatea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta klimaren aldeko ekintza.

IDILIA ETA
PERTSONAK

Idilian gure inguruko pertsonen ongizateak kezkatzen gaitu, eta, horregatik, gizarte-erantzukizuneko proiektu propioak gidatzen ditugu, bai eta horien garapena babesten duten ekimenetan parte hartzen ere.

FESBAL

Cola Cao Fundazioak haurrek haien onena lor dezaten ahalduntzen laguntzen du, eta bi helburu ditu printzipioz: haien berezitasunak indartzea eta haurren aniztasunaren etsairik handienetako bat den eskola jazarpenaren aurka sentsibilizatzea. Horretarako, jarduera sozialak, hezkuntzakoak eta ikerketakoak sustatzen eta inplementatzen ditu.

Ezagutu hobeto fundazioa hemen.

Kirola konpainiaren bihotzean

Kirola sustatzea, bizimodu osasuntsuko estiloan oinarrizko zutabe gia, Idilia Foods-eren eta haren marken ariman dago. Pertsonen ongizate fisikoan eta emozionalean lagungarria den praktika da, bai haurtzaroan bai heldutasunean. Ahalduntze, errespetu eta talde-lankidetzaren balioek, kirolaren berezko balioek, gero eta hobeak izaten laguntzen digute.

Idilia markak sortu zirenetik, duela 75 urte baino gehiago, kirola egitea sustatzen dugu. Ondorioz, Joko Olinpikoak babestu zuen Espainiako lehenengo marka bihurtu zen eta, 1972an, Municheko Jokoetan elikagai olinpikoa bihurtu zen. Konpromiso hori gure barne-taldeari helarazi diogu eta, horretarako, Healthy & Happy programa bultzatu dugu, bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko eta hobetzeko.

Niños y niñas

Olinpismoarekin lotuta jarraitu genuen, eta, 1988an, ADO (Kirol Olinpikoari Laguntza) planaren bazkide sortzaileak izan ginen. Harez geroztik ez diogu ADO plana babesteari utzi. Halaber, beste programa batzuei ere ematen diegu babesa, hala nola Kirol Kontseilu Gorenaren eta Deporte Joven Fundazioaren Oinarriko Kirolari Laguntzeko Plana.

FESBAL

Gure inguruan, gehien behar gaituzten familiei laguntzen diegu eta, horregatik, duela 30 urte baino gehiago hasi ginen Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari laguntzen (FESBAL) etxe horietako despentsak betetzeko produktuak ematen.

Manos y tierra

IDILIA ETA
PLANETA

Ingurumenaren iraunkortasunaren arloan, gure helburua da ahalik eta inpaktu txikienarekin fabrikatzea eta banatzea.

Ingurumen-inpaktuaren balio oso baxuetatik abiatzen bagara ere (gure fabrikak teknika mekaniko tradizionalak erabiltzen ditu gure errezeten nortasuna zaintzeko), Idilia Foodsek emisioak, hondakinak eta plastikoak murrizten jarraitu nahi du bere fabrikazio-jardueretan.

Idilia jasangarritasunaren eta pertsonen zein planetaren zaintzaren aldeko apustua egin du. Horregatik, sozialki arduratsua den kakaoaren laborantza sustatzen duten munduko ekimen nagusietako zenbaitekin lankidetzan aritzen da, besteak beste, International Cocoa Initiative (ICI) eta World Cocoa Foundation (WCF). Nazioarteko erakunde horiek barne hartzen dituzte nekazariak, gobernuak eta sozietate zibileko beste eragile batzuk, hornidura katearen jasangarritasun soziala ziurtatzeko eta beren laborantzetan lan egiten duten komunitateen giza eskubideekiko errespetuan aurrera egiteko.

Gure fabrikaren energia elektrikoaren % 100 berdea da eta lanean dihardugu ingurumen inpaktua murrizten jarraitzeko, arreta hiru arlotan jarrita:

Energia trantsizioko proiektuak: Energia efizientziarako ditugun proiektu aurreratuenetako bat parke fotovoltaikoa da, energia garbia geuk sortzeko aukera ematen diguna. Gure parke fotovoltaikoak 25000 m2 hartzen ditu dagoeneko, edo, gauza bera dena, hiru futbol zelai. Horri esker, 3 produktutik 1 eguzki energiarekin egiten dugu.

Uraren kudeaketa: Fabrikan zein bulegoetan ere, neurriak hartzen ari gara ur kontsumoa % 10 eta % 15 artean murrizteko. Helburua 2500 m3 ur aurreztea da.

Ontzien jasangarritasuna: Gure ontzien zirkulartasuna sustatzea, ontziak berrerabiliz, material birziklagarria baliatuz eta plastikoaren erabilera murriztuz.

Oficina
Oficina
Oficina
BREEAM

Jasangarritasuna ere da gure bulego nagusietako protagonista bat. BREEAM zigilua dute, munduko eraikuntza aurreratuenean jasangarritasuna ebaluatzeko metodoa, alegia. Ziurtagiri horrek eraikuntza iraunkorragoa bermatzen du, ingurumenean duen eragina murriztuz eta bertan lan egiten duten pertsonen ongizatea eta osasuna sustatuz. Gainera, eraikinean kontsumitzen den energiaren % 100 berdea da.

Instalazioek birziklatze integrala aurreikusten dute, paperik gabeko politikari jarraituz eta bulegoetako arlo guztietan birziklatze-puntuak ezarriz.

ADB
foro de marcas renombradas españolas
ADB
foro de marcas renombradas españolas